Inocybe paludinella
Inocybe paludinella | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe paludinella Sacc., 1887 |
Basionimoa | Agaricus paludinellus |
Inocybe paludinella Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Sinonimoa: Inocybe trechispora.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa; hasieran ganbila, gero laua, zuntzexka zurixkekin, zuri-krema koloretik krema-hori arinera doan kolorekoa; ertzean soberakinekin.
Orriak: Hasieran zuriak, gero krema kolorekoak, haragi koloreko tonuekin.
Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,8 cm bitarteko lodierakoa, kapelaren kolorekoa, pruinaduna, ildaskatu samarra; gortina gabe.
Haragia: Zuria, irin zaharraren usaina gogorarazten duen usainarekin.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inocybe geophylla delakoarekin nahas daiteke, honek errezelaren hondar nabarmenak izaten ditu eta orri okreagoak. Inocybe umbratica espeziearekin ere bai, honek koniferoen azpian irteten du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leku bero eta oso hezeetakoa da; batez ere hostozabalen azpian. Nahiko urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 429 or. ISBN 84-404-0530-8..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q10535819
- Multimedia: Inocybe paludinella / Q10535819